gure

taldea

gure

taldea

Gure
etorkizuna

zuzenean lotuta dago gure bezeroen etorkizunarekin. Beraz, haien asebetetzea gure lehentasuna da.

Horretarako, ezinbestekoa da talde onena edukitzea. 

Laneko giro osasungarria eduki nahi dugu, pertsona bakoitzak onena eman dezan.

Torrealday pertsona dinamikoek eratutako diziplina anitzeko talde batek osatzen du: talentu eta ezagutza handiak dituzte, eta etengabe ikasteko gogoa. Gainera, espezializatuta daude maila teknikoan hainbat arlotan.

Taldea modu ezin hobean dago antolatuta, eta zerbitzu integrala eskaintzen du.

Zerga-, kontabilitate- eta lan-espezialitateko taldetan eta zeharkako taldetan lan egiten dugu. Talde horiez eta aholkularitzako sail propioez gain, besteak beste hauek ditugu:

TORREALDAY BEHATOKIA

Honako hauek hautematen espezializatutako taldea da: lege-berrikuntzak, pizgarriak, laguntzak, dirulaguntzak, aldizkari ofizialen analisiak, liburuak, aldizkariak eta gure aholkulari eta bezeroak eguneratuta egoteko beharrezkoa den dokumentazio guztia.

INNOVA TORREALDAY

Erakundearen I+G arloaz arduratzen den taldea da. Bezeroen beharrez arduratzen da, eta garatu beharreko zerbitzu berriak aztertzen ditu. Gure apusturik handiena da prest egotea konponbide sortzaile eta dinamikoak eskaintzeko, gure lana eta zerbitzuak optimizatzeko modua etengabe aztertuz, enpresariaren beharrei aurrea hartzeko.

TORREALDAY KALITATEA

Enpresak urtero ezartzen dituen kalitate-estandarrak betetzeaz arduratzen da, eta horri esker etengabe hobetzen ari gara eta bikaintasuna bermatzen dugu gure zerbitzuen kalitatean.